XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alderdi Sozialista Bateratuak badaki British Home Officeren neurri diskriminatzaileek ezinezko egiten dutela epe laburrean beren ordekoak Britaniara etorri ahal izatea, baina haien ustez arrazoi horrexegatik are garrantzitsuago gertatzen da esperientziak trukatzea.

Bost Sail Idazkari aukeratzera gonbidatu gaituzte eskuzabalki, esperientzia egokia izan eta kale mailan masa ekintza suspertzeko espediente on baten jabe direnak.

Kamarada bakoitzak hiru aste emango ditu Saileko eztabaidetara joanez industria eta segurtasun sozialaren aurrerapena aztertzearren, eta Mendebaldeko probokazio faxisten frogak bere begiz ikusiz.

Aukera ezin hobea dute gure kamaradek sistema sozialista gazte baten esperientziaren onuraz baliatzeko.

Horretaz, Distrituari eskatu genion eman zitzala bidai honetan onura handiena izan zezaketen zuen areetako koadro langile gazteen izenak, eta zurea aurkeztu dute.

Ahal baduzu, joatea nahi genuke eta egitasmoaren bigarren zatia burutu, alegia, Alemania Demokratikoko Alderdi Sail batekin harremanetan jarri, zeinen partaideak antzeko industri girotik datozen eta zurearen antzeko arazoak dituzten.

Bayswater Hegoaldeko Saila Leipzigeko inguruetako auzune batekin, Neuenhagen, parekatu dugu.

Freda Lûman, Neuenhagengo Saileko idazkaria, harrera handi bat ari da prestatzen.

Ziur gaude zu zarela lan honetarako kamaradarik egokiena, eta ikaragarrizko arrakasta izango dela.

Gastu guztiak Alemania Demokratikoko Kultur Bulegoak ordainduko ditu.

Ziur gaude ondo ulertuko duzula zer nolako ohorea duzun hau, eta kontsiderazio pertsonalek ez dizutela onartzea galeraziko.